Etiopian begirada jarriz, hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldeko 19:00etan Angel Olaran misiolari hernaniarrak, Donostiako Aquariumeko auditorioan. Olaran ez da hizlari bakarra izango, Nuria Ruizek, Maider Arostegik eta Regal Lulak ere izango dute zer kontatu. Era berean, Olaranek Wukron bizi duten egoeraren berri eman dio Kronikari, besteak beste, eta biharko Kronikan izango duzue irakurgai.