Olatz Zugastiren single berria gaurtik, plataformetan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 3a, 00:00

'Hitzño bat erran eta banua berhala' izango da Zugastiren hurrengo diska.

Abesti berria kaleratu berri du Zugastik, eta gaurtik dago entzungai, plataforma guztietan.

Lohitzunean barna izeneko kantua kaleratu berri du Olatz Zugasti abeslari hernaniarrak, gaur, Hitzño bat erran eta banua berhala bere hurrengo diskoa iragartzen duena. Single berri hau plataforma guztietan egongo da entzungai, gaurtik. Zugastiren alboan, ondorengo musikariak izan dira bidelagun: Ander Ederrak gitarra; Gratxina Lertxundi haizezko instrumentuak eta koroak; Amaiur Cajaraville baxua; eta Ander Zulaika bateria.

Aurrez kaleratutako single-ak izan dira Mairu baratzetan (2020) eta Oi Amaiur (2021).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!