2023/03/04 - 2023/03/05 16:30

Zinema

Zinea: 'Yuku eta Himalaiako lorea'

Zinea: 'Yuku eta Himalaiako lorea'
Biteri, Hernani

Martxoak 4, larunbata: 16:30

Martxoak 5, igandea: 16:30

Munduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea… Himalaiako lorea. Yuku sagutxoa, familia atzean utzita, betiereko argia duen lore horren bila abiatuko da bere amonari eskaintzeko, ohean gaixo dago eta. Amonak laster joateko asmoa du sator itsuaren atzetik, Lurreko tuneletan barrena. Baina lorea aurkitzeko, Yukuk oztopoz betetako bidea gainditu beharko du: gaztelu azpiko estolda-arratoien eremu beldurgarria zeharkatu beharko du, bele anker eta gosetien belardia, denak galtzen diren baso sorgindua, eta batez ere… otsoak zaintzen duen Ikararen Zubia! Bidaian zehar, ordea, bere musika eta kantuei esker, Yukuk lagun asko egingo ditu. Eurak dira bizitzaren abenturan arrakasta izateko euskarririk onena”

Zuzendariak: Arnaud Demuynck, Rémi Durin  

Iraupena: 62 minutu   

Herrialdea: Belgika-Frantzia     

Adina: Guztientzat

Sarrera: 3 euro

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!