2023/03/03 - 2023/03/06 22:30

Zinema

Zinea: 'Irati'

Zinea: 'Irati'
Biteri, Hernani

Martxoak 3, ostirala, 22:30

Martxoak 4, larunbata: 19:30 eta 22:30

Martxoak 5, igandea: 19:30

Martxoak 6, astelehena: 16:30 (ikuslearen eguna)

Karlomagnoren armada Pirinioak sarraskitzen ari da, eta, hari aurre egiteko, ibarjaunak laguntza eske jotzen du bertako jainko zaharrengana, zeinak desagertzeko zorian baitaude kristautasunaren eraginez. Odolezko itun baten bitartez, ibarjaunak etsaia garaitzen du, trukean bizia emanda, baina lehenago, Eneko semeari hitzemanarazten dio ibarjaun zuzena izango dela. Urte batzuk geroago, Eneko, jada heldua eta kristau fedean hezia, umetan egindako promesa betetzera doa; baina, orduan, aitaren gorpua, frankoei hartutako altxorrarekin batera lurperatu zutena, modu ulertezinean desagertzen da. Horrek zalantzan jartzen du haien leinua. Enekok berreskuratu egin beharko ditu bere patua betetzeko, eta horretarako ezinbestekoa izango du ibarreko gazte baten laguntza, Irati izeneko pagano batena. Bi gazteak oihan bitxi eta ilun batean murgilduko dira: bertan, diotenez, “izena duen guztia bada”

Zuzendaria: Paul Urkijo Alijo    

Iraupena: 114 minutu     

Herrialdea: Euskal Herria  

Hizkuntza: euskara    

Adina: 16 urtetik gorakoentzat

Sarrera: 4,50 euro (Ikuslearen eguna, astelehena: 3 euro)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!