2023/03/23 19:30

Antzerkia

Antzerki zikloa: 'Ez naiz inoiz Dublinen egon'

Antzerki zikloa: 'Ez naiz inoiz Dublinen egon'
Biteri, Hernani

Besteen bizipen eta sinesmenen onarpenari buruzko komedia garratza da. Bakoitzak gure errealitate propioa eraikitzen dugulako, baina noraino gara gai besteenak onartzeko?

Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina berezia da, Elena alaba hiru urtez ikusi gabe itzuliko baita Londresetik. Cindyrekin dator, neska-lagun irlandarrarekin. Denak daude irlandarra ezagutzeko irrikitan, baina inork ez du espero Cindy pertsonaia ikusezina izatea, familiaren oreka hankaz gora jarriko duen Elenaren fantasia bat.

Gau zoro honetan zehar, bakoitzak bere fantasia eta miseriak erakutsiko ditu, inor ez baita libratzen. Eta elkar onartzeko zailtasunak izan arren, denak gauza beraren bila dabiltzala ikusiko dugu: bizitzen lagunduko dien ilusio baten bila.

Zuzendaria: Mireia Gabilondo         

Egilea: Markos Goikolea        

Aktoreak: Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia

Tentazioa        

Iraupena: 90 min.      

Sarrerak: martxoaren 1etik aurrera

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!