San Joan Konpartsaren batzarra izango da gaur arratsaldean, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 2a, 00:00

Gaurko batzar orokorra antolatu du Hernaniko San Joan Konpartsak, eta urtean zehar San Joan Konpartsaren jardueraren batean parte hartzen duten pertsona guztiei deitzen zaiela nabarmendu dute. Arratsaldeko 19:30etan emango zaio hasiera bilerari, Biterin. Bertan, dantzari astea, San joan jaiak, konpartsen lokalari buruzko informazioa eta bestelakoak izango dira aztergai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!