Kadete B taldea hirugarren azken saioan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 2a, 00:00

Kadete B taldeko kideak hirugarren geratu ziren.

Ermuan aritu ziren pasa den asteburuan kadete eta senior taldeak eta senior A taldeak laugarren amaitu zuen.

Pasa den asteburuan, Ermuan, Hernani Gimnastika taldea lehiatu zen bi talderekin eta emaitza onak lortu zituzten. Larunbatean kadete eta senior taldeekin aritu zen Hernani. Denboraldiko bigarren txapelketa zen eta bertan gimnastek astez aste egindako lana erakutsi ahal izan zuten.

Kadete B taldeak hirugarren postua lortu zuen bigarren saio honetan, akats nabarmenik gabe eta tapizean jarrera ezin hobea erakutsiz. Senior A taldea berriz, akats batzuen ondorioz podiumetik oso hurbil geratu zen,  laugarren postuan hain zuzen ere. Taldeek lanean jarraituko dute martxoaren 18an duten lehiaketari begira.

Hernani taldeko entrenatzailea oso pozik dago egindako lanarekin, baina guztiaren gainetik egindako talde lana zoriondu nahi du. Bere hitzetan, «niretzako talde lana da balorerik garrantzitsuenetako bat eta gimnasta hauek primeran erakutsi dute».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!