Ekimenez betea dator martxoa Kulturarteko Plaza Feministan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 1a, 00:00
Kolonbiako lurjabetzeei buruz arituko dira bihar.

Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira ekitaldi ezberdinak antolatu dira. Jardunaldiak bihar hasiko dira Luz E. Romerok eskainiko duen 'Ekofeminismoa eta giza eskubideak' hitzaldiarekin. 

Hitzaldiez, ikastaroez eta erakusketa batez gozatzeko okasioa izango dute Kulturarteko Plaza Feministako bisitariek martxoan zehar. Bihar bertan, 18:30etan, Ekofeminismoa eta giza eskubideak. Kolonbiako Caribe eskualdeko biktimei bidelaguntza  izenburuko hitzaldia eskainiko du Luz E. Romerok. Giza eskubideetan aditua da abokatu feminista.

Alde batetik, martxan jarraitzen du Hernani Munduari Begira zikloak, eta ekintza ugari aurreikusten dira: Martxoaren 6an, 18:30etan, dantza ikuskizuna eta dokumentala eskainiko dira, El Salvadorren "abortu delitua" egotzita espetxeratutako emakumeen omenez. Elebitan izango da. 

Martxoaren 7an, 18:30etan, Abortu eskubidearen aldeko borrokak Latinoamerikan hitzaldia eskainiko da, Ana María Palacios abokatu feministaren eskutik. Gaztelaniaz izango da. 

Martxoaren 24an, 18:00etan, Quijote en el Congo, liburua aurkeztuko da Xavier Aldekoa liburuaren egile eta kazetariarekin. Gaztelaniaz izango da. 

Martxoaren 29an, 18:30etan, Manual ecofeminista contra el poder corporativo, liburua aukeztuko da Julia Martí ikerlariaren eta aktibista ekofeministaren eskutik. Gaztelaniaz izango da. 

 

Bi jabetze ikastaro emakumeentzat, jardunaldiak eta topaketak

Beste alde batetik, emakumeentzako bi jabetze ikastaro izango dira. Martxoaren 11n, 10:00etatik 13:00etara, Familia eredu berriak eta legedi zaharra, nola uztartzen da hori? galderari erantzuten saiatuko dira. Martxoaren 18an eta 25ean, ordu berean, Autodefentsa feminista, izango da jorratuko den gaia. 

Jabetze Eskolako ikastaroetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da, www.hernani.eus/eu/emakumeentzako-jabetze-eskola weborrian, kulturartekoplazafeminista@hernani.eus helbidean edo 943 33 70 17 telefono zenbakian. 

Horrez gain, beste saio motak ere izango dira. Martxoaren 15erako eta 16rako, Justizia sozialerako politika publikoak. Hernani: eredu bat Europan jardunaldia antolatu da. Euskeraz eta ingelesez izango dira, eta aurrez izena eman behar da www.hernani.eus atarian. 

Martxoaren 25ean, 10:30etatik 13:00etara Amatasunen topaketa, izango da eta martxoaren 26an, 11:30etatik aurrera eta Gudarien Plazatik abiatuta, Ibilbide morearen aurkezpena egingo da. Kale izendegian emakumeen eta LGBT pertsonen ekarpena ikusgarri egiteko da ibilbidea.

Martxoaren 31n, 18:00etan, etxeko langileentzako lege eta lan aholkularitza izango da. Bukatzeko, larunbatean martxoaren 4an hasita Gorputza erakusketa ikusteko parada izango da, Irati Pires Idarretaren lana. Erakusketaren irekiera ekitaldia egun horretan izango da, goizeko 11:00etan. Erakusketa hau sorkuntza kolektiboko gunea da: 18 eta 84 urte bitarteko 50 emakumek baino gehiagok partekatu dituzte beraiekin beren istorioak eta pentsamenduak. 

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, herritarrei dei egiten diete mugimendu feministak antolatuko dituen mobilizazioetan parte hartzera.

KULTURARTEKO PLAZA FEMINISTA

GAUR

18:30 Ekofeminismoa eta Giza Eskubideak hitzaldia. Kolonbiako Karibe eskualdeko biktimei dirulaguntza.

MARTXOAK 4

11:00 Gorputza erakusketa irekiera.

MARTXOAK 6

18:30 El Salvadorren 'abortu delitua' egotzita espetxeratuko emakumeen omenez dantza ikuskizuna eta dokumentala.  

MARTXOAK 7

18:30 Abortu eskubidearen aldeko borrokak Latinoamerikan hitzaldia.

MARTXOAK 8

Emakumeen nazioarteko Eguna.

MARTXOAK 11

10:00-13:00 Familia eredu berriak eta legedi zaharra, nola uztartzen da hori? 

MARTXOAK 15, 16

10:00-13:00 Justizia sozialerako politika publikoak. Hernani eredu bat Europan.

MARTXOAK 18, 25

10:00-13:00 Autodefentsa feminista.

MARTXOAK 24

18:00 Quijote en el Congo liburu aurkezpena.

MARTXOAK 25

10:30-13:00 Amatasunen topaketa.

MARTXOAK 26

11:30 Gudarien plazatik Ibilbide Morea. Aurkezpena. Kale izendegiean emakumeen eta LGTB pertsonen ekarpenak ikusgarri egiteko bibilbidea.

MARTXOAK 29

18:00 Manual ecofeminista contra el poder corporativo liburuaren aurkezpena.

MARTXOAK 31

18:00 Etxeko langileentzako lege eta lan-aholkularitza.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!