Etzirako batzar orokorra antolatu du Hernaniko San Joan Konpartsak, eta urtean zehar San Joan Konpartsaren jardueraren batean parte hartzen duten pertsona guztiei deitzen zaiela nabarmendu dute. Arratsaldeko 19:30etan emango zaio hasiera bilerari, Biterin.Bertan, dantzari astea, San joan jaiak, konpartsen lokalari buruzko informazioa eta bestelakoak izango dira aztergai.