Martxoaren 4ko Kaniburun izena emateko bihar da azken eguna da

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 28a, 00:00

Kaniburu antolatu du Kanika Aisialdi Taldeak, martxoaren 4rako. Aurreko urteetan bezala, Atsegindegin hasi eta amaituko da Kaniburu; arratsaldeko 16:30etatik 19:00etara bitartean. Bertan partehartzeko izena eman behar da eta bihar da horretarako azken eguna, kanika.aisia@gmail.com helbidera idatzita eta inprimaki bat beteta. 2009 eta 2016 urteen artean jaiotako haurrek eta gazteek hartu dezakete parte bertan. Aldiz, 2008 eta 2006 urte artean jaiotakoek ere parte hartzeko interesa izango balute, jarri harremanetan kanika@gmail.com helbidera idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!