«Ekhi-a ez da tokiko merkataritza sustatzeko sistemarik onena»

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 28a, 00:00

Euskal dantzak ikasi daitezke ikastaroan.

Crespok dioenez, «gainera negozio bikaina bihurtu da eta hasieratik azaldu genuen ez geundela ados sistemarekin, jasangarria ez zelako».

Astigarragako Zilegi Eskolak Euskal Dantzak saioa eskainiko du egunotan. Igantzi Olaranek erakutsiko du nola dantzatzen diren erromerietako eta herriko jaietako dantza nagusiak. Saioak 16 urtetik gorakoentzat izango dira eta bi ordutegietan eskainiko dira.

Lehenengo saioa etzi martxoaren 2an, 19:00etatik 21:00etara, izango da. Bigarren saioa, martxoaren 6an, astelehenenan dago iragarrita, goizeko 09:30etatik 11:30etara. Beraz goizean ezin duenak arratsaldean du aukera eta alderantziz. 

Bi saioak kultur etxe zaharreko areto nagusian izango dira. Izena emateko: 663 043 314 telefono zenbakira deitu behar da edo zilegieskola@aek.eus helbide elektronikora idatzi. Ez da ordaindu behar, doan da ikastaroa. Zilegi eskolak AEK euskaltegiak antolatzen ditu urtean zehar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!