Pasa den larunbatean jokatu zuten Hondarribiko XXIII. Traineru Jaitisera, eta bertan hasi zuen denboraldia Hernaniko 'Maialen' traineruak. 8 minutu eta 6 segundu behar izan zituen traineru hernaniarrak lehenengo ziabogara iristeko, eta 16 minutu eta 18 segundu 2778 metroko estropada bukatzeko.
Lehenengo sailkatua Donostiarra izan zen, 14 minutu eta 39 segundurekin, eta honela geratu zen emakumeen txandako sailkapena: Donostiarra (14:49), Orio (14:59), Arraun Lagunak (15:00), Hondarribia (15:19), Tolosaldea (15:19), Hibaika (15:42), Zumaia (15:57), Zarautz (16:09) eta Hernani (16:18).
Asier Ocon traineruko entrenatzailea pozik agertu zen arraunlariek egindako lanarekin: «Estropada, guretzat, oso sorpresa polita izan zen, izan ere, momentuz, entrenamendu gutxi egin baititugu uretan; batez ere, lana lehorrean egin dugu. Traineruan, etxeko arraunlari dezente ditugu baina taldea, oso gaztea da. Adibidez, larunbatean hamar jubenil lehiatu ziren. Poliki-poliki aurrera goaz». Martxoaren 11n lehiatuko dute berriz, Oriako Jaitsieran.