Ahozkotasunaren nazioarteko jaialdia, antzerki zikloa eta Eñaut Elorrietaren kontzertua, ikusgai

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 28a, 00:00

Eñaut Elorrietak akustikoan aurkeztuko du 'Fantasia' disko berria Hernanin, martxoaren 16an. Argazkia: David Herranz.

Ahozkotasunaren nazioarteko jaialdiak nagusitasuna izango du martxoko agendan, etzi, 10ean eta 13an egingo dituen geldialdiekin. Gala nagusiarekin amaituko da jaialdia martxoaren 17an. Erreleboa antzerki zikloak hartuko du martxoaren 21ean.

Bihar emango zaio hasiera, Hernaniko martxoko kultur agendari, Zure platerean hasten da mundua dokumentala eskainiz Biterin, 19:00etan. «Bizi dugun krisi ekosozialak gure bizi ohiturak errotik aldatzea eskatzen digu. Proiektu honetan iraultza horri ekiteko ezinbesteko osagai bat aurkezten dizugu: Agroekologia», diote dokumentalaren egileek. Bertan partehartzen dute Maitena Salinasek, Maria Redondok eta Andoni Aizpuruk eta Herrilur Kontsumo Elkartearekin elkarlanean eskainiko da.

Justizia sozialerako politika publikoak jardunaldia ere antolatu da. Hernani eredu bat da Europan eta etzi, etzidamu, martxoaren 15ean eta 17an izango dira jardunaldiak online edo KPFn bertan.

Emakume Langileen Nazioarteko Eguna dela eta kontzertua eskainiko dute Goiz Eguzkin martxoaren 8an eta bigarren larunbatetako erromeriak eta kalez kale kantarik ez dute hutsik egingo.

Dobera Euskara elkarteak Laburbira euskarazko film laburren 20garren zirkuitua eskainiko du, martxoaren 15ean, Biterin, 19:00etan.

Martxoko ekitaldi nagusienetakoa Eñaut Elorrieta musikariaren kontzertua izango da, martxoaren 16an. Eñaut Elorrietak, Fantasia azken lana taularatuko du, 19:00etan Biterin.

Txikienentzako haur antzerkia ere izango da, martxoaren 18an larunbatean, Kelonia eta itsasoa antzezlanarekin. Biterin, 12:00etan, izango da.

Ohiko ipuin kontaketak, literatur solasaldiak eta emakumeen euskal literatura mintegia ez dira faltako martxoan. Haurtzaroari lagunduz hitzaldia ere Haziak elkarteak antolatu du martxoaren 25ean.

 

Kontalariak ahoz-aho martxoaren erdira arte eta ondoren antzerki zikloa

Martxoan ekitaldi garrantzitsua antolatu da Hernanin. Ahoz aho ahozkotasunaren nazioarteko jaialdian herrialde ezberdinetako kontalariak hartuko dute parte. honela, Alberto Garcia (Belgika), Dorleta Kortazar (Euskal Herria), Celine Ripoll (Frantzia/Polinesia), Marta Alzate (Euskal Herria) eta Martha Escuderok (Mexiko) hartuko dute parte. Ahozkotasunaren Gala Nagusiak itxiko du jaialdia martxoaren 17an, Biterin.

Antzerki zikloan hiru antzezlan daude iragarrita. Martxoaren 21ean, Sagastiarrak eskainiko da; 22an, Fake Trampantojo; eta 23an, Ez naiz Dublinen egon.

Gaztelekuak ere ekintza mordoa prestatu ditu martxorako.

 

Emanaldietarako sarrerak, eskuragai

Emanaldietarako eta kontzertuetarako sarrerak eskuragai daude bihartik, eta ohi moduan, bi modutara erosi daitezke: Biteriko leihatilan; edota http://kultura.hernani.eus webgunean sartuta.

 

MARTXOKO KULTUR AGENDA

HERNANI

BIHAR, MARTXOAK 1

19:00 Dokumentala. Zure platerean hasten da mundua. Herrilur Kontsumo Elkartearekin elkarlanean. Ondoren, solasaldia. Biterin. Euskeraz eta doan, gonbidapenekin. 

MARTXOAK 2, 3, 15, 17
Jardunaldiak.
Justizia sozialerako politika publikoak. Hernani: eredu bat Europan. 2an eta 3an online eta 15ean eta 17an Kulturarteko Plaza Feministan. Izenematea https://www.hernani.eus/eu/meet-europa

MARTXOAK 8

17:30 Kontzertua: Emakumeen Nazioarteko Eguna. Goiz Eguzkiko abesbatzako emakumeak Goiz Eguzkiko areto nagusian. 

MARTXOAK 11

Kalez Kale Kantari eta erromeria. Ohiko leku eta orduetan.

MARTXOAK 15

19:00 Laburbira: Euskerazko film laburren XX. Zirkuitua. Dobera Euskara Elkarteak. Biterin. 

MARTXOAK 16

19:30 Kontzertua: Eñaut Elorrieta, Fantasia.  Sarrera 8 euro eta salgai bihartik aurrera leihatilan edo online kultura.hernani.eus webgunean.

MARTXOAK 18

12:00 Haur antzerkia. Kelonia eta itsasoa. Euskeraz. Biterin. Sarrerak salgai bihartik. 

MARTXOAK 25

11:00 Haurtzaroari lagunduz hitzaldia, Biterin. Haziak elkarteak antolatuta.

MARTXOAK 28

17:30 Ipuin kontaketa. Maite Frankorekin (4-6 urte), liburutegian. Gonbidapenak liburutegian.

MARTXOAK 28

19:00 Emakumeen euskal literatura mintegia. Berriz zentauro. Katixa Agirre. Gidaria. Alaine Agirre. Liburutegian. 

AHOZ-AHO ahozkotasunaren nazioarteko jaialdia

MARTXOAK 2

19:00 Kontalaria: Alberto Garcia (Belgika). Gaztelaniaz. Liburutegian. 

MARTXOAK 10

17:30 Kontalariak: Dorleta Kortazar (Euskal Herria) eta Celine Ripoll (Frantzia-Polinesia). Euskeraz eta gaztelaniaz. Zikuñaga auzoko libgunea. 

MARTXOAK 13

17:30 Kontalariak: Marta Alzate (Euskal Herria) eta Martha Escudero (Mexiko), Euskeraz eta gaztelaniaz. Antziola auzoko libgunea.  

MARTXOAK 17

18:00 Ahozkotasunaren gala nagusia. Euskeraz eta gaztelaniaz. Biterin. Gonbidapenak Biterin edo kultura.hernani.eus webgunean.

Antzerki Zikloa

MARTXOAK 21

19:30 Sagastitarrak. Euskeraz. Biterin.

MARTXOAK 22

19:30 Fake. Trampantojo. Gaztelaniaz. Biterin.

MARTXOAK 23

19:30 Ez naiz inoiz Dublinen egon. Euskeraz. Biterin. 

Sarrerak salgai bihartik aurrera leihatilan edo online kultura.hernani.eus webgunean. Sarrera 8 euro.

LITERATUR SOLASALDIA

MARTXOAK 8

19:00 Loxandra. Maria Iordanidu. Dinamizatzailea Amaia Garcia. Gaztelaniaz. Liburutegian.

MARTXOAK 14

19:00 Eraikuntzarako materiala. Eider Rodriguez. Dinamizatzailea Ane Mayoz. Euskeraz. Liburutegian.

GAZTELEKUA

MARTXOAK 4

17:30 Antzara-joko feminista.

MARTXOAK 11

18:00 Nora filma.

MARTXOAK 14-24

Argazki lehiaketa. Gaia: udaberria. Bidali argazkiak gaztelekua@hernani.eus edo Gaztelekura eraman.

MARTXOAK 16

17:30 Merienda osasungarria.

MARTXOAK 23

17:30 Udaberriko puzzlea.

MARTXOAK 26

17:30 Her filma.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!