Etiopian begirada jarrita, hitzaldia eskainiko du Angel Olaranek, ostiralean, Donostiako Aquariumean

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 28a, 00:00

Etiopiako egoeraren berri emano du Olaranek, ostiralean.

Angel Olaran ez da hizlari bakarra izango; Nuria Ruizek, Maider Arostegik eta Regal Lulak ere izango dute zer kontatu. Erreportaje baten aurkezpena ere eskainiko du Ruizek, eta solasaldi bat gidatuko du Aitor Elduaien kazetariak.

Joan den larunbatean iritsi zen Hernanira Angel Olaran misioilari ezaguna eta herrian emango dituen egun horien artean, hitzaldia eskainiko du, Etiopian jarriz begirada.

Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera hitzaldiari (Angel Olaran, Etiopiara begira) eta Donostiako Aquariumeko auditorioan izango da. Olaran ez da hizlari bakarra izango, Nuria Ruizek, Maider Arostegik eta Regal Lulak ere izango dute zer kontatu.

Angel Olaranek munduak ezagutzen ez duen gerra izango du hizpide Aquariumean: «bi urtetan 600.000 baino heriotz gehiago ekarri dituen gerra». Misioilari hernaniarrak Tigrayko errealitate gogorra ekarriko du gogora eta Wukrorako dirua biltzea ere izango du helburu. Nuria Ruizek, berriz,  Munduko bizitza osoa izeneko erreportajea aurkeztuko du. Bertan, Angel Olaranen Etiopiari buruzko testigantzaz gain, Helena Nigusseren testigantzak ere nagusitasuna du, Euskal Herrian bizi den etiopiatarra. Erreportajearen ondoren, solasaldi baten bueltan bilduko dira, Aitor Elduaien kazetariak zuzenduta, Angel Olaran, Regat Lula eta Maider Arostegi. Eta ostiraleko ekitaldian zehar, Medicus Mundik, Jangela Solidarioak eta beste zenbait erakundek, Olaranek egiten dituen proiektuekin elkarlanean jarraitzeko borondatea erakutsiko dute.

 

Errautsetatik altxaz, Etiopia

Aquariumeko topaketa antolatzeko arrazoi nagusia zein den azaldu du Olaranek: «kontzientzia sortzeko, harroputzegia ez bada, Tigray, Etipiako eskualdea, 2 urteko gerra odoltsu baten ondoren, bere errautsetatik altxatzen ari da. Gerrako bi urte hauetan, segurtasun eta poliziarik gabe jasandako gerra erasoak egonik ere, Tigray eskualde lasaia izan da, non bere kaleetan legea eta ordena izan diren nagusi. Tigrayko Gobernua terrorista eta kriminal gisa izendatu zuen parlamentu federalak. Eta adierazpen hau hiru aldiz irakurri behar izan nuen. Beraz, beste mila arrazoi medio, beharrezkoa da Gizarte Zibila sortzea, apartidista». Tigray 7 milioi biztanleko eskualdea da, eta 2020ko azaroaren 4an, 6 armadek erasotu zuten. «Orduz geroztik, 2021eko ekainetik beren eskualdeetako eta nazioarteko mugak itxita daude, hala nola, bankuak, elikagaiak, garraio, telefono bidezko komunikazio elektronikora, errepideak... Egoera larria da, izan ere, biztanleriaren milaka heriotzen kausa izan dira. Kalkulu kontserbadore baten arabera, 600.000 zibil hil dituzte kaleetan».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!