'Evil-eye' erakusketaren parte dira, Azucena Vieites hernaniarraren lanak

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 27a, 00:00

Ekainaren 4ra arte egongo da ikusgai 'Evil-eye', Donostiako Tabakaleran.

Donostiako Tabakalerak urtarrilaren 28an eman zion hasiera 2023ko erakusketa aldiari ‘Evil Eye' erakusketarekin eta ekainera bitartean egongo da ikusgai. Erakusketaren komisarioek 12 artista gonbidatu dituzte euren lanetatik sortzen den narratiba osatzeko, eta tartean dago, Azucena Vieites hernaniarra. 

Laginak optikaren eta balistikaren historiaren ikuspegi kritiko bat planteatzen du, eta jatorri ezberdinetako hamar artista garaikide baino gehiagoren obrak izango ditu ikusgai.

Tabakalerako erakusketa-areto nagusian egongo da ikusgai ekainaren 4ra arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!