Hilaren 4rako Kaniburu antolatu dute, eta etzira arte dago izena emateko aukera

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 27a, 00:00

Atsegindegin izango da Kaniburu, 16:30etatik 19:00etara bitartean.

Aurreko urteetan bezala, Atsegindegin hasi eta amaituko da Kaniburu; arratsaldeko 16:30etatik 19:00etara bitartean.

Negulekuak amaituta, ikasturteari jarraipena emateko asmotan, Kaniburu antolatu du Kanika Aisialdi Taldeak, martxoaren 4rako. Aurten, ordea, izenemate orokorra ireki ordez, Kaniburu bakoitzerako eman beharko da izena. 2009 eta 2016 urteen artean jaiotako haurrek eta gazteek hartu dezakete parte bertan. Beraz, interesa dutenek, etzira arte izango dute izena emateko aukera kanika.aisia@gmail.com helbidera idatzita eta inprimaki bat beteta. Aldiz, 2008 eta 2006an jaiotakoek ere  parte hartzeko interesa izango balute, Kanikako Aisialdi taldearekin jarri harremanetan kakina@gmail.com helbidera idatzita. 

Aurreko urteetan bezala, Atsegindegin hasi eta bukatuko dute Kaniburu, arratsaldeko 16:30etatik 19:00etara bitartean: «norberak eraman beharko du bere merienda, ez ahaztu!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!