'Zure platerean hasten da mundua' dokumentalaren proiekzioa, etzi

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 27a, 00:00

Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera dokumentalari, eta amaitzean, solasaldi bat eskainiko dute.

Etzi, Zure platerean hasten da mundua dokumentala proiektatuko dute; elikadura osasuntsu eta ekologikoaren inguruko euskarazko dokumentala, hain zuzen ere. Dokumentala landu du Landarlan Ingurumen Elkarteak, EHKOlektiboaren laguntzarekin (agroekologia lantzen duen baserritar eta herritarren taldea) eta Hernaniko Herrilur Kontsumo Elkarteak ere jardun du elkarlanean.

Proiekzioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Biterin eta dokumentala amaitzean, solasaldi baten bueltan bilduko dira. Doakoa da baina bertaratzeko ezinbestekoa da gonbidapena eskuratzea, Biteriko leihatilan edota kultura.hernani.eus webgunean.

Aloña Jauregi eta Ion Fernandez izan dira zuzendariak, eta Iban Toledo arduratu da argazkiaz. Dokumentalaren gidoia Amaia Aierbek idatzi du, eta Euskal Herriko hiru aktore ezagunek hartu dute parte, hala nola, Andoni Aizpuru eguraldi iragarleak, Maitena Salinas kazetariak eta Goazen telesaileko Maria Redondok.

 

Kalitatezko produktuei buruz

Pelikula honetan, Euskal Herriko lurralde ezberdinetako ekoizleek kalitatezko produktuak ingurumenarekin orekan ekoiztea posible dela erakutsiko dute: «Ekoizleen lotura bazkari baten bueltan sortuko den ildo nagusiaren baitan garatuko da. Gizartean barneraturik ditugun kontsumo ohituren inguruan hausnartzera eramango gaitu filmak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!