Ostegunean batzarra, San Joan Konpartsak

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 27a, 00:00

Ostegunerako, batzar orokorra antolatu du Hernaniko San Joan Konpartsak. Arratsaldeko 19:30etan emango zaio hasiera batzarrari Biterin, eta ondorengo gaiak landuko dira, besteak beste: dantzari astea, San Joan jaiak, Konpartsaren lokalari buruzko informazioa, eta bestelakoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!