Hernaniko Udalak, Berriak elkartearekin batera, doako 5 formazio saio antolatu ditu 2023ko lehen seihilekorako. Bihar, bigarren saioa izango da Biterin, eguerdiko 14:15etatik 16:30etara bitartean. Saio honetara elikadura eta kontsumo jasangarria lantzen duen Zarauzko Lakari saltokia bertaratuko da, beraien esperientzia kontatzeko asmoz.