Euskal dantza saioa, bihar

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 26a, 00:00

Hernaniko Zilegi Eskolak euskal dantza saioa antolatu du biharko eta Igantzi Olaranen eskutik izango da. Goizeko 09:30etan izango da saio bat Ttarla dantza taldearen lokalean; eta arratsaldeko 18:00etan, bigarrena, Laubidieta ikastolan. Saioak doakoak badira ere, aldez aurretik izena ematea gomendatzen da 663 043 314 telefonora deituta edo zilegieskola@aek.eus era idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!