Euskal dantzak etzi, Zilegi Eskolarekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 25a, 00:00

Hernaniko AEKk antolatuta, euskal dantzen hastapen saioa egingo dute datorren astelehenean, Zilegi Eskolen barruan, 16 urtetik gorakoentzat. Bi txandatan egingo dute: goizeko 09:30etan Ttarla dantza taldearen lokalean (Gartzia Goldaratz kalea), eta arratsaldeko 18:00etan Langile ikastolaren Laubidieta eraikinean. Igantzi Olaranek eskainiko du. Doakoa da, baina plazak mugatuak dira, eta komeni da izena ematea: 663 043 314 edo zilegieskola@aek.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!