Inauterien balorazioa egin eta San Joanak prestatzen hasteko, bilera bana etzi

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 25a, 00:00

Bukatu berri dira Hernaniko Inauteriak, eta San Joan jaiei begira hasteko garaia iritsi da. Horregatik, bi bilera deitu dituzte astelehenerako. Batetik, Inauterien balorazio bilera egingo dute arratsaldeko 18:00etan, Biterin. Eta bestetik, ia segidan, San Joanak prestatzen hasteko lehenengo bilera egingo dute, 19:00etan, Biterin bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!