Domina eskuratu zuten Quirogak eta Sasiainek

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 25a, 00:00

18 urtez azpikoen mailan brontzea jantzi zuen Hodei Sasiainek.

Quirogak zilarrezko domina jantzi zuen luzera-jauzian, eta Sasiainek brontzea 800 metrotako proban.

Emaitza bikainak lortu zituzten CD Hernaniko atletek Euskadiko gazte mailako txapelketan. Domina lepoan zutela itzuli ziren Donostiako belodromotik Mario Quiroga eta Hodei Sasiain. 

16 urtez azpiko mailan zilarrezko domina eskuratu zuen Quirogak, luzera-jauzian 5,89 metroko jauziarekin. Hernaniko atletak beste behin erakutsi du gaitasun fisiko itzela daukala. 

Sasiain, aldiz, 800 metroko proban nabarmendu zen. Hirugarren postuan amaituta, brontzezko dominarekin itzuli zen Hernanira; 2:08:21 denbora sinatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!