Hirugarren ibilbidea bihar, Goiz Eguzkitik

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 23a, 00:00

Oinezko ibilbidea egingo dute Osiñaga auzoan barrena, eta 09:30etan jarri dute elkartzeko hitzordua, egoitzan.

Oinezko ibilbideak egiteko ohitura hartua daukate dagoeneko, Goiz Eguzki elkarteko jubilatuek. Eta bihar goizerako jarri dute hurrengo hitzordua: egoitzan elkartuko dira, 09:30etan; eta Osiñaga auzoan barrena egingo dute ibilbidea, 7 kilometro ingurukoa, 176 metroko igoera metatua daukana.

Hain juxtu, Inaxio Sanzek prestatutako ibilbide sortaren hirugarrena da biharkoan egingo dutena. Goiz Eguzkitik Hernaniko hilerrira joango dira, eta bertatik iritsiko dira Portu eta Urnieta arteko bidegorrira. Xoxokara dijoan bidean gora abiatuko dira gero, baina berehala hartuko dute Osiñaga auzora dijoan bidea, eta etxez etxe iritsiko dira Loidi baserrira, bertatik Portu auzora eta Hernaniko erdigunera bueltatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!