Stock Azoka gaur eta bihar,  Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 23a, 00:00

Bi egunez izango da Stock Azoka, Atsegindegin. Gaur goizeko 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bitartean izango dute herritarrek azokara bertaratzeko aukera; eta bihar, berriz, goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean. Herriko zenbait komertziok jarriko dute postua bertan, eta beherapen haundienak aurkitzeko parada izango dute herritarrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!