Goiz Eguzkiko zuzendaritza talderako aurkezteko epea, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 22a, 00:00

Egungo zuzendaritza batzordeko zenbait kidek bi urteko epealdia bete dute kargtan, eta beraz, Goiz Eguzkik zuzendaritzara aurkezteko epea ireki du. Gaurtik martxoaren 10era bitartean, bazkideek aukera izango dute zuzendaritza taldeko parte izateko, izena emanez. Horretarako, Goiz Eguzkiko bulegoan inprimaki bat egongo da, hau bete beharko du interesdunak, eta martxoaren 10erako entregatu beharko du inprimakia, Goiz Eguzkin bertan.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!