'Hernani eta bere auzoak: hausnarketa prozesuaren itxiera' bihar

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 21a, 00:00

Biharko, 'Hernani eta bere auzoak: hausnarketa prozesuaren itxiera' saioa antolatu dute udalbatzar aretoan, arratsaldeko 18:30etan. Udalak jakinarazi du parte hartze prozesu honetatik eratorritako ekarpenak azaltzeko aukera izango dela eta gonbitea luzatu die herritarrei: «deialdia irekia izango da eta interesa duten edonor gerturatu daiteke».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!