Martxorako egitaraua prest, Hernaniko KZguneak eta izena eman daiteke

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 21a, 00:00

Ikastaroen katalogoa kontsulta daiteke ondorengo estekan sartuta: www.kzgunea.eus/eu/ikastaroak.

Dagoeneko prest dago Hernaniko KZguneko martxoko planifikazioa, eta tailerretan parte hartzeko, zenbait aukera eskaintzen dituzte, hala nola, KZgunera joan, eta horretarako aldez aurretik hitzordua eskatu behar da 943 02 36 50 telefonora deituta, edota www.kzgunea.eus/eu/aldez-aurreko-hitzordua webgunean sartuta; bigarren aukera da telefonoz (943 02 36 50) edota www.kzgunea.eus-en sartuta ematea izena, baina horretarako KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.

 

Ikastaro ugari, KZguneak 

Mota guztietako ikastaroak eskaintzen ditu KZguneak. Aurrez aurrekoa: hezitzaileek, Hernani KZgunea zentroan aurrez aurre eskainitako ikastaroa; Urrunekoa, etxean formatzeko ikastaroa, hezitzaileen laguntzarekin, 24 orduz eskura izango dute erabiltzaileek formakuntza plataforma; Bideokonferentzia: bideokonferentzia-aplikazio baten bidez gure hezitzaileek eskainitako formakuntza.

Informazio gehiagorako, ikastaroen katalogoa ikusgai dago ondoko estekan: www.kzgunea.eus/eu/ikastaroak.

 

 

Martxoan hasiko diren zenbait ikastaro

Lan bilketa interneten: urruneko eta bideokonferentzia

Enplegua bilatzeko aplikazioak: bideokonferentzia

Whatsapp. Bat bateko mezularitza zure mobilean: aurrez aurrekoa

Komunikazio ez-presentzialerako tresnak: urrunekoa

BakQ ziurtagiria: aurrez aurrekoa

Online izapideak Osakidetzarekin: bideokonferentzia

Oinarrizko interneta: aurrez aurrekoa

Androidean mantentze lanak: aurrez aurrekoa

Mekanografia: aurrez aurrekoa

Ikastaro guztien informazioa hemen: www.kzgunea.eus/ikastaroak 

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!