Erkidegoen arteko txapelketa irabazi dute bailarako zenbait errugbilarik

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 21a, 00:00

Goian: Oihan Dominguez, Oier Vicioso, Jaime San Nicasio, Aimar Balenciaga eta Beñat Garmendia. Beheran: Peru Burugain eta Unax Zuriarrain.

M16 eta M18 mailako Euskal Selekzioek txapelketako B finala irabazi zuten atzo. Jokalari hernaniarrak zeuden bi taldeetan.

Erkidegoen arteko Espainiako txapelketa jokatu da asteburuan, eta zenbait garaipen eskuratu ditu Euskal Selekzioak. B mailako finala irabazi zuten M16 eta M18 taldeek, eta bertan izan ziren zenbait errugbilari hernaniar. 

M16 kategorian Oier Zabalbeaskoa, Manex Alberdi, Joanes Usabiaga, Unax Goikoetxea, Mikel Perez eta Manex Maroñok jokatu zuten. M18 kategorian, berriz, Oihan Dominguezek, Oier Viciosok, Jaime San Nicasiok, Aimar Balenciagak, Beñat Garmendiak, Peru Burugainek eta Unax Zuriarrainek.

 Gasteizko Gamarra zelaian jokatu ziren txapelketako partiduak, eta giro ederrean gozatu zuten jokalari guztiek.

Oier Zabalbeaskoa, Manex Alberdi, Joanes Usabiaga, Unax Goikoetxea, Mikel Perez eta Manex Maroño

Garaipena 23 urtez azpiko taldeak

Hernaniko taldeen jardunaldiari dagokionez, bikain joan zaizkie partiduak jokatu duten taldeei. Ohorezko B mailako taldearen garaipenaz gain, 23 urtez azpikoek ere irabaztea lortu zuten, Gernikaren etxean. Hernaniarrek 26-31 irabazi zuten, eta gehiago urrutiratu dute sailkapenaren azpialdea.  

Asteburu honetan aurkari zuzen bat jasoko dute Landaren; Alcobendasen kontra jokatuko dute txapelketaren 15. jardunaldia. Sailkapenaren erdialdeko bi taldeen arteko neurketa izango da asteburu honetan jokatuko dutena; Hernani zazpigarren postuan dago, 22 punturekin, eta Alcobendas bosgarren sailkatua da, 27 punturekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!