Odriozola txapeldun, distantzia luzean

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 21a, 00:00

Beñat Odriozola (eskuinean), Javier Garcia azpitxapeldunarekin batera.

Galizian, Castrelo de Miñon, lortu du Espainiako Txapelketako urrea, paraolinpiar mailako PR2 kategorian.

Beñat Odriozola Aranburu arraunlariak urrezko domina lortu du Espainiako Distantzia Luzeko txapelketan, aulki mugikorrean. Hernaniar gazteak Galizian, Castrelo de Miñon, lortu du garaipena, paraolinpiar mailako PR2 kategorian. 

Ourenseko ibaian lortutako garaipena ez zen batere erraza izan. 28 minutu, 12 segundu eta 11 ehuneneko behar izan zituen ibilbidea osatzeko, eta segundu bakarreko aldearekin irabazi zuen, Javier Garcia bigarren sailkatuaren aurretik. Erlojuaren kontra osatu zuten ibilbidea arraunlariek. Xabier Zabala entrenatzailearekin batera izan zen Galizian, hernaniarra.

Distantzia luzeko txapelketa nagusia amaitu eta gero, lineako txapelketak prestatzen hasiko da Odriozola.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!