Final bizi-bizia jokatu zuten Endika Barrenetxeak eta Imanol Ansak, hasieratik bukaerara. Urnietarra markagailuan aurretik izan zen beti, eta 17-28 zela, bazirudien berea zuela txapela. Hernaniarrak orduan erakutsi zuen bere maila onena, ordea, eta 29na berdindu zuen, azkeneko tantoan huts egin aurretik. Partiduaren emozio eta tentsio guztia jaso zuen argazkitan Maialen Andresek.