Etzi egingo du otsaileko saioa, Emakumeen euskal literatura mintegiak

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 19a, 00:00

Annie Ernaux idazlea.

Astebete aurreratu dute zita, eta arratsaldeko 19:00etan egingo dute, Udal Liburutegian, 'Pasio hutsa' liburuari buruz.

Etzi egingo dute, asteartean, hilabete honetako Emakumeen euskal literatura mintegiaren sa­­ioa. Otsailaren 28rako zegoen aurreikusita kultur agendan, baina astebete aurreratu dute.

Ordua eta tokia, edozein kasutan, ohikoak izango dira: arratsaldeko 19:00etan egingo dute, Udal Liburutegian. Oraingoan, Annie Ernaux idazlearen Pasio hutsa liburuari buruz ariko dira, Alaine Agirrek gidatuta.

Idazle frantziarraren ibilbide oparoan, aurreneko nobeletakoa da Pasio hutsa, 1992an argitaratu zuena. Joseba Urteagak euskeratu zuen 2002an. Horrela dio hasierak: «Iazko irailaz geroztik gizon baten zain egon naiz, haren deiaren eta bisitaren zain. Horrez gain, ez dut besterik egin».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!