Bergaran eta Barakaldon saritu dituzte Iñigo Legorbururen gutunak

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 18a, 00:00

Iñigo Legorburu eta Jon Arza Barakaldon jasotako sariekin.

Lehenengo saria eskuratu du Bergaran, eta bigarrena Barakaldoko XXVIII. lehiaketan. 

Bi sari lortu berri ditu Iñigo Legorburu hernaniarrak maitasun gutunen lehiaketetan.

Barakaldoko XXVIII. Bihotzaren hitzak lehiaketan 'Deseraikiz' gutunarekin lortu du bigarren saria. Bertan, kriptotxanponak, prezioen gorakada, krisia eta tankerako elementuak izan ditu hizpide, gizartean txertatuta dauden balioak kritikatzeko: «Tonu jolasti bat bilatzen nuen, gizartearen balioekin kritikoa; izan ere protagonista pisu tutelatu bateko bikote bat delako. Gure gizartea ezkutatzen saiatzen den jendea, azken finean», azaldu du Legorburuk.

Lehenengo saria lortu du Bergaran, bigarren aldiz

Bergaran, aldiz, 'Urtzen' gutunarekin lortu du lehenengo saria Legorburuk. Gutuna hirugarren belaunaldiko arrantzale nigeriar euskaldun baten larrutik idatzita dago: «Nortasuna, euskalduntasuna, topikoak eta halako erreferentziekin jokatu dut».

Anje Duhaldek, Esti Markezek eta June Nogeirasek osatu dute epaimahaia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!