Ohiko mugimendu eta bizitasunarekin itzuli ziren azokak Hernanira

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 18a, 00:00

Barazki bikainak izan ziren Plaza Berrin, Behemendiko azokan.

Urbieta kalea eta Plaza Berri postuz beteta egon ziren aurreko larunbatean. Ohiko bizitasuna eta azoka giroa berreskuratu zituen Hernaniko erdiguneak.

Urbieta kalean jarri zuten bigarren eskuko azoka, eta askotariko produktuak erosi ahal izan ziren bertan. Herritar askok aprobetxatu zuten momentua gaur erakutsiko dituzten mozorroei azken ukitua emateko.

Plaza Berrin, aldiz, erroskila, barazki eta bestelako produktuen usaina gailendu zen. Kalitate bikaineko generoa iritsi zen azokara, eta jende ugari ibili zen bertan erosketak egiten.

Harrera beroaren ondoren, gustura geratu ziren azokako saltzaileak goizean zehar izandako giroarekin.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!