Bi pala partidu, gaur Hernaniko kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 18a, 00:00

Hernaniko palistek ez dute atsedenik.

16:00etatik aurrera Hernani Ak eta Hernani Bk jokatuko dute Intxurre B eta gure Pilotaren aurka.

Euskal Herriko irekiko pala txapelketako partiduak jokatuko dituzte gaur Hernaniko hiru bikotek. Horietako bi partidu kiroldegiko frontoian jokatuko dira. Honela, gaur 16:00etan Hernani A eta Intxurre Bren aurkakoa jokatuko da. Ondoren Gure Pilota eta Hernani Bren artekoa izango da.  

Hirugarren bikoteak, Hernanik, Elorriora bidaiatuko du 16:00etan Hori Hori Elorrio Aren kontra jokatzeko. Aurreko jardunaldian Hernani Ak irabazi egin zuen eta Hernani BK eta Hernanik galdu egin zuten. Irabazi beharra dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!