Enaitz Goñi, asteburuan Sant Andreun ariko da

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 18a, 00:00

Gaur eta bihar izango den Alejandore López sarirako izan da hautatua Gipuzkoako selekzioarekin.

Enaitz Goñi igerilariak Gipuzkoako selekzioarekin parte hartuko du gaur eta bihar Alejandro López sariaren 44garren edizioan. Bartzelonako Sant Andreu auzoan izango da txapelketa eta Astigarragako igerilariak lau probetan hartuko du parte.

Gaur, larunbata, hasiko da txapelketa, goizeko 09:30etan, eta Goñi 200 libre eta 100 bizkar probetan ariko da. Finaletara sailkatzen bada arratsaldean ere egingo du igeri.

Bihar igandean, beste bi probetan izan da aukeratua igeri egiteko; 100 eta 400 metro librean. Helburua sasoirik egokienera hurbiltzea da. Espainiako Open Txapelketa da helburu nagusia eta apirilean izango da hori.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!