2023ko lehenengo garaipenaren bila irtengo dira gaur Hernaniko mutilak

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 18a, 00:00

Aukera ona dute mutilek bolada txarra eteteko.

Navarmutilak taldearen aurka jokatuko dute hernaniarrek, 18:00etatik aurrera, kiroldegian. Abenduan lortu zuten azken garaipena.

Hernanik lau partidu jarraian galdu ditu 2023an eta aurtengo lehenengo garaipena lortu nahi du gaur, 18:00etatik aurrera Navarmutilak taldearen aurka. Azken garaipena abenduaren 18an lortu zuen Bera Bera Bultzen kontra. Ordutik lau porrot jarraian sufritu ditu eta bolada txarra eten nahi dute hernaniarrek.

Hernaniarrak faborito dira Berriozarreko taldearen aurka. Nafarrak azken postuan daude sailkatuta eta ez dute partidurik irabazi denboraldi guztian zehar. Hernaniarrak ongi hasi zuten denboraldia, baina azken jardunaldietako emaitza txarrak eta gero bost garaipen eta zortzi porrot batu dituzte, hamabost punturekin. Garaipenen ildora itzultzea ahalik eta azkarren nahi du taldeak. Horrek lasaitasuna bueltatun ekarriko du, talde hernaniarrera.

Beste aldetik, nesken talde seniorrak atsedena izango du asteburu honetan. Neskak bolada ezin hobean daude eta lehenengo postuaren borrokan daude bederatzi garaipenekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!