Hernanik hirugarrena jarraian, gaur Landaren, La Únicaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 18a, 00:00

Gaurkoan ere etxean jokatuko du Hernanik.

16:30etan hasiko da partidua azkenaurrena sailkatua dagoen talde nafarraren aurka.

Bigarren faseko hirugarren partidua jokatuko du gaur Hernanik La Únicaren aurka eta aurreko biak bezala, hirugarrena ere Landaren lehiatuko da. Beraz, Hernaniko Ohorezko B mailako taldeak ez du bidaiatu beharko.

Partidua 16:30etan hasiko da eta liderra eta azkenaurreko postuan sailkatuta dagoen taldea lehiatuko dira. Hernaniarrak faborito argiak dira irabazteko, nahiz eta lehenengo faseko azken partiduan Iruñean irabazteko sufritu behar izan zuten.

Behin igoera fasetik kanpoan geratu eta gero bigarren fasea Hernanirentzat ez da xamurra. Jokoan ez dute ezer ere ez eta helburua partidu guztiak irabaztea da eta sentsazio onekin amaitzea denboraldia.

Beste talde denak atsedena izango dute. Asteburu honetan eta iñauterien bueltan itzuliko dira txapelketak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!