Lizarazu bigarren, BECen eta Mateok Munduko marka

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 18a, 00:00

Denontzat taldekoak BEC-en.

Denontzat taldeko kirolariek emaitza onak lortu dituzte eta Mateok marka 50-54 urte arteko kategorian lortu du.

Aitor Lizarazu bigarren sailkatu zen Hyrox Bilbao lasterketan eta Ismael Mateok Munduko marka egin zuen 50-54 adin mailan. Hyrox ariketa fisiko berri bat da, 2019an sortu zena eta 8 kilometro lasterketa egin behar dira eta tartekatzen dira indarreko beste zortzi proba. Alemanian, Estatu Batuetan, Erresuma Batuan eta Espainian ari da garatzen.

Joan den larunbatean antolatu zen BECen Hyrox Bilbao, Spain Hyrox Serieseko hirugarren proba, aurretik Valentzian eta Madrilen jokatu ondoren. Denontzat taldeko 100 atleta baino gehiagok hartu zuten parte (gimnasio batek Hyrox ekitaldi batean izandako parte-hartze errekorra). Hainbat kategoriatan podiumak lortu zituzten: binaka, banaka, Pro eta Open mailetan. Adin ezberdinetan gazteneetatik hasi eta beteranoen mailara arte lortu ziren emaitza esanguratsuak. Ekain Nogueirak, 21 urtera arteko mailan lortu zuen hiru onenen artean sailkatzea eta beteranoetan, 60 urtetik gorakoetan Felix Gómezen lana izan zen nabarmentzekoa...

Pro kategorian, Aitor Lizarazuk sailkapen nagusiko bigarren postua lortu zuen eta postu berdina lortu zuen 30-34 adin kategorian ordu bete, bi minutu eta 36 segundoko denborarekin. Igor Arruti laugarren sailkatu zen sailkapen nagusian eta lehenengoa 25-29 kategorian (1h03:25), eta Ismael Mateok 15garren amaitu zuen sailkapen orokorrean eta irabazi egin zuen 50-54 kategorian.

Gainera, Pro kategoriako estreinaldian, mailako munduko errekorra hautsi zuen, ordubete eta 9 minutu eta 25 segundoko denborarekin (1:11 aurreko errekorra).
Ondoren, sagardotegian ospatu zituzten Barakaldon lortutako emaitza onak. Hurrengo geltokia Hyrox Barcelona izango da martxoaren 18an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!