Bullying egoerak minimizatzeko ingurune seguruak sortzeko gakoak, ostegunean, Izaskun Lópezek

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 18a, 00:00

Hitzaldia izan arren, trebatzaileak azalpen teoriko praktikoak eskainiko ditu eta bertaratutako herritarrek parte hartzeko aukera izango dute. Datorren ostegunean izango da hitzaldia, Erriberan, arratsaldeko 18:00etan hasita.

Datorren ostegunean,  'Bullying egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu' izenpean, hitzaldia eskainiko du Izaskun López psikologian lizentziatuak eta Treba Gurasoak hezkuntza-programen koordinatzaileak, Erriberan, arratsaldeko 18:30etan hasita. Hitzaldiaren helburua da, haur eta nerabeen hazkuntzan familiak duen babesle-funtzioaren garrantzia sustatzea, eta jazarpen-egoerak antzeman eta identifikatzeko ezagutzak eta oinarrizko informazioa ematea, besteak beste. Horrez gain, hitzaldiarekin, Treba Gurasoak programak lortu nahi du familiei seme-alabentzako ingurune seguru eta babesleak sortzen laguntzea, eta egon daitezkeen arrisku-egoerak detektatzen eta identifikatzen ikastea, hala nola, jazarpen edo bullying-egoerak.

Hitzaldian zehar ondorengo galderak egingo ditu Lopezek, eta gogoetarako tartea ere utziko du: «Zer da bullyinga? Jazarpen-egoerak versus bullyinga; zer dira gatazkak? gatazkak bullying ez bihurtzeko gakoak; goiz antzematea eta babesgabetasuna; zer egin dezake familiak?».

Hitzaldia izan arren, trebatzaileak azalpen teoriko praktikoak eskainiko ditu, eta bertaratutako herritarrek parte hartzeko aukera izango dutela jakinarazi dute Treba Gurasoak programakoek. Saioak ordu eta erdiko iraupena izango du eta euskeraz izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!