Haurren ahoko osasunari buruz, hitzaldia Biterin

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 16a, 00:00

Haurren ahoko osasuna lantzeko, hitzaldia antolatu du Haziak elkarteak, gaur arratsalderako: Nere haurraren hortzak. Biterin izango da, 17:30etan hasita, eta Maitane Naya Rezabal odontopediatrak eskainiko du. Saio informatiboa izango da, haurtzarotik aho-hortzen zaintza egiteari buruzkoa; eta guraso ugarik egin ohi dituzten galderei erantzungo die Nayak, hitzaldian. Irekia da, bereziki haur txikiak dauzkaten familiei zuzendutakoa; eta haurrarekin joan nahi duenak ere badauka aukera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!