Henry Manciniren kanta ezagunenak, Biterin entzungai

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 15a, 00:00

Kontzertu berezia eskainiko du gaur Hernasaxek, Hernani Musika Eskola Publikoko saxofoi taldeak. Biterin izango da, 18:00etan hasita, eta joko dituzte Henry Mancini musikagile estatubatuarraren kanta arrakastatsuenak. «Musika eskolan egiten den lana ezagutu eta gozatzeaz gain, aukera izango da XX. mendeak eman zuen musikagile haundienetako baten figura eta lana hobeto ezagutzeko», nabarmendu dute. Sarrera librea izango da, aretoa bete arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!