Primerako emaitzak, Hernaniko gimnastek

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 15a, 00:00

Kadete B mailako gimnasta hernaniarrak, Bergarako lehiaketan.

Lau domina kolkoratu eta ohorezko postu ugari pilatu dituzte, azkeneko bi asteburu «bizi bezain politetan».

Intentsoak bezain gozoak izan dira azkeneko bi asteburuak, Hernani Gimnastika Kirol Klubarentzat: «biziak, baina oso politak», nabarmendu dute. Eta ez da gutxiagorako, lau domina kolkoratu eta ohorezko postu ugari pilatu baitituzte.

Amateur mailako gimnastek izan zuten hitzordua otsailaren 4an, Bergaran, denboraldiko aurreneko lehiaketarekin. Senior A mailan, taldeka, zilarrezko domina eskuratu zuten Hernaniko gimnastek; eta bakarka, laugarren izan zen Ainara Rueda, eta zazpigarren June Clemente. Senior B mailan, berriz, brontzezko domina lortu zuen June Ruedak, eta bosgarren izan zen Nerea Echarri. Eta kadete B mailan, azkenik, Hernani seigarren izan zen taldeka. Bakarka, laugarren sailkatu zen Jone Aguilar, eta zortzigarren Elene Rodriguez.

Alebin eta infantil mailako gimnastek, bere aldetik, joan den asteburuan hasi dute denboraldia, Donostian, beste bi domina eskuratuz. Nabarmenena izan zen, Erika Marquezek lortutako urrezko domina, infantil A mailan. Infantil B mailan, berriz, brontzezko domina lortu zuen Eider Blazquizek, eta taldeka bederatzigarren sailkatu zen Hernani. Alebin B mailan ere lortu zituzten emaitza onak: taldeka 10garren izan zen Langile; eta bakarka, Araitz Beroz seigarren eta Eider Salvador zazpigarren.

Klubak nabarmendu du, «txa­lotzekoa» izan zela gimnastek «tapizean erakutsitako jarrera», denboraldiko lehenengo lehiaketa izan arren: «Hurrengo faseari begira, lanean jarraituko dugu, baina bide onetik goaz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!