Hitzaldia, eraso matxisten aurrean komunitateak duen erantzukizunaz

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 15a, 00:00
Idoia Arraiza, Emagineko kidea.

Gaur arratsaldean eskainiko dute, 18:30etan hasita Biterin, Emagin elkarteko Idoia Arraizak eta Hiruki Larroxako Joseba Gabilondok.

Komunitateak daukan ardura azaleratzeko, hitzaldia prestatu du, gaur arratsalderako, eraso matxisten inguruan mugimendu feministarekin elkarlanean antolatutako herritar talde batek. Biterin izango da, arratsaldeko 18:30etan hasita, Eraso matxisten aurrean, komunitatearen erantzukizuna eta erreparazioa izenburu duen saioa.

Gaia lantzeko, bi hizlari ekarriko dituzte kultur etxera: Idoia Arraiza Zabalegi, Emagin elkarteko koordinatzailea eta psikologian lizentziatua; eta Joseba Gabilondo Marques, Hiruki Larroxa kooperatibako kidea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!