'Dendaostekoak' liburuari buruz,  solasaldia gaur Udal Liburutegian

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 14a, 00:00

Gaur egingo dute otsaileko literatur solasaldia, euskeraz, Hernaniko Udal Liburutegian. Oraingo txandan, Uxue Alberdiren Dendaostekoak liburuari buruz ariko dira, arratsaldeko 19:00etan hasita, Ane Mayozek gidatutako saioan. Gaztelaniazko literatur solasaldia, berriz, bihar bertan egingo dute, 19:00etan Udal Liburutegian hori ere. Kasu horretan, Miguel Delibes idazlearen liburu bat izango dute hizpide, Cinco horas con Mario, Amaia Garciak gidatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!