Aurrera doa Gipuzkoako kluben arteko Batel Liga

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 14a, 00:00

Pasai Donibanen jokatu da laugarren jardunaldia, eta, oro har, emaitza onak lortu dituzte Hernaniko batelek.

Aurrera doa Gipuzkoako kluben areko Batel Liga. Laugarren jardunaldia jokatu zen larunbatean, Pasai Donibanen. Hernaniko bateletan askotariko emaitzak izan ziren, eta infantil eta promesa mailako neskek lortu zituzten denbora onenak. 

Infantiletan lehenengo postuan irtsi zen Hernani A batela, eta laugarrenean Hernani B. Promesa mailan, aldiz, bigarren postua Hernani A batelarentzat izan zen, eta hamargarrenean iritsi ziren Hernani Bko neskak.

Helduen kasuan, asteburuko emaitzak ez dira onenak izan. Bigarren postuan iritsi ziren absolutu mailako neskak, hiru ziabogak 11:03 denboran osatuta, eta azken postuan bukatu zuten absolutu mailako mutilek, 10:34 denborarekin. 

Liga erdia eginda

Hurrengo jardunaldiaren zain daude dagoeneko Hernaniko arraunlariak. Ligaren erdialdera iritsiko dira, eta martxoaren 4ean jokatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!