Hernanik 33-7 garaitu zuen, Bera Bera

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 14a, 00:00

Anartz Elosegi baloiarekin, Bera Beraren aurkako partiduan.

Euskal Ligako neskek, ordea, porrota jaso zuten (0-19) eta une honetan, azkeneko postuan doaz.

Joan den asteburuan lehiara itzuli zen Hernaniko Ohorezko B mailako taldea, eta bigarren faseko bigarren partidua jokatu zuen, Donostiako Bera Bera taldearen aurka.

Helburu zuten lidertzari eustea eta hala lortu dute, izan ere, 33-7ko garaipena lortu zuten trikoloreek etxean.  Donostiarrak jaitsiera saihesteko borrokan daude murgilduta, azken postuan baitoaz. Etxekoek beraz, egoera zaila jarri diote talde donostiarrari.

 
Euskal Ligako neskek, porrota 

Euskal Ligako nesken taldeak ere etxean jokatu zuten, Arrasateko eta Eibarko errugbi klubek osatutako taldearen aurka, baina Hernanik ezin izan zuen garaipenik lortu: 0-19. Partidu garrantzitsua zen, aurkari zuzenak baitziren Arrasateko eta Eibarreko taldea. Une hnetan, Hernani azken postuan doa, 7 punturekin eta aurrea hartu dio Arrasateko eta Eibarreko taldeak, 9 punturekin.

23 urtez azpiko mutilek atsedenaldia izan zuten, 18 eta 16 urtez azpikoek bezala. Entrenatzen jarraituko dute harrobiko taldeek, orain arte moduan, denboraldi bikaina osatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!