'Carmen Adarraga' saria jasoko du Garbiñe Etxeberria hernaniarrak

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 13a, 00:00

Martxoan jasoko du saria.

Futbolean egin duen ibilbideagatik jasoko du Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen duen saria. Martxoaren 3an izango da ekitaldia. 

Berri onak jaso ditu azken egunetan Garbiñe Etxeberria hernaniarrak. Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen duen 'Carmen Adarraga' saria jasoko du, martxoaren 3an. Aldundiak Gipuzkoako emakumeak saritzen ditu bereizketa honekin, eta futbolaren arloan egindako lanagatik sarituko dute Etxeberria. 

Jokalari gisa hasi zen Etxeberria, 80. eta 90. hamarkadetan, Oiartzunen. Liga bat eta bi Erreginaren Kopa eskuratu zituen. Azken urteetan Errealeko emakumezkoen taldean aritu da buru-belarri, entrenatzaile lanetan hasieran, eta idazkari tekniko gisa orain. Lan ederra egiten ari da Etxeberria, eta horren erakusgarri dira Errealeko emakumezkoen taldeak azken urteetan eskuratu dituen lorpenak; Erreginaren kopa bat tarteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!