Henry Mancini musikariaren abestiak eskainiko dituzte etzi, Musika Eskolako saxofoilari gazteek

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 13a, 00:00

Henry Manciniren abestiekin osatutako kontzertua izango da.

Musikari estatu batuarraren hamazazpi abestirekin osatu dute programa. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da kontzertua, Biterin. 

Henry Mancini musikari estatu batuarraren musika Hernanira iritsiko da asteazken honetan. Hernaniko Musika Eskola Publikoko saxofoilari gazteek kontzertua eskainiko dute, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Biteri Kultur Etxean. 

Guztira hamazazpi abesti eskainiko dituzte musikariek, Out for the count piezarekin hasi eta Peter Gunn abestiarekin bukatuta. Roberto Pachecok zuzenduko du kontzertua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!