Isunaren aurka berretsi da Kontseilu Sozialista

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 12a, 00:00

Bertso-poteoa, pintxo- pote girotua eta DJ gaua izan ziren, Kontseilu Sozialistak antolatutako Elkartasun egunean.

Isunari aurre egiteko Elkartasun eguna antolatu zuen atzo Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistak. Antolatutako hiru ekintzen bidez «jendeak babesa adierazteko beta eduki zezan ahalbidetzea» zen helburua: «Asko baitira betoaren aurka dauden herritarrak». 

Horrez gain, azken asteetan egin dituzten aldarrikapenetan berretsi da Kontseilu Sozialista: «Batetik, Hernaniko Udalak ezarri digun isuna atzera botatzea exigitzea; eta, bestetik, gainontzeko eragileen moduan txosnetan parte hartzeko eskubidea aldarrikatzea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!